Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presindenteak gaur adierazi du ezker abertzaleak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan "egon beharra" duela, eta "legeztatzea bake prozesurako erabakigarria" dela uste du. Izan ere, "ezker abertzalean etorkizuna bide demokratikoen bidez eraiki behar dela diotenen estrategia indartuko luke horrek".
Egibarrek iritzi dio gaur egun euskal gizartean ez dagoela indarkeria justifikatzen duen eragile politiko edo sozialik. "Ezker abertzalean aldaketa estrategiko esanguratsua egon da, eta ETAren estrategia politiko-militarra itxitzat eman du".
Radio Euskadin egin ditu adierazpenok EAJko ordezkariak.
Egibar: "Ezker abertzalearen legeztatzea erabakigarria da bakerako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu