Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearen ustez, "elkarrizketa bidez bortxakeriaren amaierara iristeko, beharrezkoa da politikatik eta politikara abiatutako jauzia", eta ETAri amaitzeko eskatu dio. "Norabide horren alde gaudenok, ez gara lehen ginen beste; PSE-EE beti izan da elkarrizketa bidezko amaieraren aldekoa, baina orain gehiago dago polizia jardueraren alde, polizia bidezko amaieraren bila abiatu da".
Hala, PSOEk eta PPk ez dute, Egibarrek Onda Vasca irrati katean esan duenez, "euren kontrolpetik aldendu ahal den prozesurik nahi. Lizarrako mamua ikusten dute; hau da, politika kontrolatzen ez zuten garai hura. Adibidez, gero eta oztopo gehiago jartzen ari dira ezker abertzalea legezkoa izan dadin".
Egibar: "PSOEk eta PPk Lizarrako mamua ikusten dute, politika kontrolatzen ez zuten garaia"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu