Joseba Egibar EAEko Legebiltzarreko EAJren taldeko bozeramaileak gaur adierazi duenez ziur dago Batasunak hilaren 21ean egin asmo duen ekitaldia egingo duela. Hala ere EAJko bozeramaileak azaldu duenez ez daki ekitaldia non egingo den: "BEC-en, San Mamesen edo Anoetan izango da baina egingo dute".
Josena Egibarrek Herri Irratian egin ditu gaur adierazpenak eta bere ustez, “existitzen ez den erakunde bat legez kanpo uztea zentzugabea da". Gaineratu duenez, ekitaldia burutzea nahi eta espero du "eta BEC-en bada hobe". EAJren taldeko bozeramaileak adierazi duenez, Batasunari ezin zaio ekitaldi politiko bat egitea ukatu; ezin da horrelakorik ebatzi alderdi hori "existitzen ez delako".
Batasunaren ekitaldia
Egibar ziur dago Batasunak ekitaldia egingo duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu