Eusko Alderdi Jeltzalearen Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Egibarrek kritika zorrotza egin die gaur Tolosan PP eta PSE-EE alderdiei. Bi alderdi hauek "tranpa demokratikoez baliatzen" dira, esan du Egibarrek, Alderdien Legeari erreferentzia eginez. "Tranpa" horiek Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxe "garaitzeko" eta "Euskadi kontrolatzeko" dira, haren iritziz.
"Euskadiren etorkizuna ez da Espainiatik igarotzen, Euskaditik baizik", nabarmendu du."Ibarretxeri nagusituta, Euskadi kontrolatuko dute, eta modu horretan, [Espainiako] estatuan geratzen den orban berde bakarra ezabatuko lukete; gainerako dena gorria [PSOE] eta urdina [PP] da", azaldu du, Euskal Autonomia Erkidegoa delako PSOEk edo PPk gobernatzen ez duten komunitate autonomo bakarra.
Egibarrek dio PPk eta PSE-EEk "tranpa demokratikoak" egiten dituztela Ibarretxeri nagusitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu