Egitura

2005eko urriaren 8a
12:23
Entzun
Nazio Garapenerako Biltzarrak lau enbor nagusi ditu: Salbuespenerako Batzordea, Nazio Erakundetzea, Nazio Programazioa eta Nazio Eraikuntzaren Gogoeta Sarea. Horietatik, hainbat adaxka ateratzen dira, "Euskal Herriak bizirik irauteko gutxienekoak sortuko dituzten batzordeak". Besteak beste, lehentasun hauek dituzten batzordeak finkatu zituzten: Udalbiltza berrantolatzea, lan harremanetarako euskal esparrua sortzea, babes sozialerako sistema sortzea, euskararen berreskuratze osoaren aldeko batzordea, hezkuntza sistema nazionala garatzea eta beste. Eginbehar horietarako sortutako batzordeek arduradun bana dute. Horien azpian egituratu dira lan taldeak, batzorde bakoitzak duen eginbeharra aurrera eramateko.

Hainbat alorrek nazio ikuspegiarekin lan egin ohi dute, euskararen alorra kasu. Baina badira beste hainbat lehen aldiz ikuspegi horrekin lanean jarri direnak, adibidez etorkinen hainbat elkarte.

Iraunkorki bildu dira euren lehentasunak zeintzu diren identifikatu, eta horiek antolatze lanetan eman daitezkeen aurrerapausoak aztertu eta proposatzeko. Lan dinamikaren muina elkarlana izan da. Helburu jakinei begira esparru beretsuetan lanean diharduten erakundeen eta eragileen arteko iritzi eta proposamenak jaso, uztartu, adostu eta lehentasunak finkatuz proposamen zehatzak egitea izan da batzordeen lana. Lan ildo horretan zubiak eraikitzen aritu dira, hein handi batean, lehen urtean.Halere, egitasmo horrek ez du orain arte abian dauden prozesuak ordezkatzeko asmorik; «nazio eraikuntzan ari diren eragileekin harreman egonkorra, iraunkorra eta eraginkorra» sustatzea dute helburu Euskal Herriaren «iraupena bermatzeko beharrezkoak» diren egitasmoak jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.