Egoitz Balerdi (Hernani, Gipuzkoa) 10.000 euroko bermepean aske utzi dute gaur, eta etxerako bidean da. 2009ko martxoaren 31n atxilotu zuen Espainiako Poliziak, bertze zazpi lagunekin batera, Hernanin eta Urnietan (Gipuzkoa) egindako polizia operazioan. Inkomunikazio aldian tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten denek. Balerdirekin atxilotutako guztiak aske daude, bermeak ordainduta baita ere.
Soto del Real, Aranjuez eta Teruelgo espetxeetan eduki dute sakabanatuta, Espainian.
Egoitz Balerdi aske utzi dute gaur, bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu