Frantziako Tourra

Eguneroko mugak

Ariane Kamio

2005eko uztailaren 20a
18:12
Entzun
Gauzak behin eta berriro errepikatzeak jende asko nekatzen du. Originaltasun eza leporatzen dio batek baino gehiagok bere ondokoari.Berritasunak haize freskoa ekartzen duelakoan dira batzuk.

Goizean goiz esnatzean, egunero ezartzen ditugu eguneko hasiera eta amaiera, irteeraeta helmuga, eta egunero-egunero egiten dugu hori. Normalean, mugak jarri arren, ez ditugu planifikatutakoak betetzen.

Tourrean ere, egunero ezartzen dira eguneko hasiera eta amaiera, irteera etahelmuga, eta egunero-egunero betetzen duten txirrindulariek. Normalean (hauek ere gure antzera), mugak jarri arren, ezdute planifikatutakoabetetzen.

Batzuetan, ordea, bizikletari indar berezi bat somatzen zaio. Gure gurpilak besteenakbaino azkarrago doaz, haizea alde dagoela dirudi eta helmugabeste edonorkbaino lehenago zeharkatzen dugu. Oso noizean behin badaere, helmugak zerbaitetarako balio izaten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.