'Egunkaria'-ren itxieraren urteurrena betetzen den egun berean jakin da sumario hori gidatzen ari den Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok 'Egunkaria'-ko beste hiru langile inputatu dituela. Txumai Iturria, Agustin Barandiaran eta Alberto Ortigosa dira inputatu berriak, hiruak 'Egunkaria'-ko banaketa arloko langileak. Gainerako inputatuei egiten dizkien antzeko akusazioak egin dizkie hauei ere Del Olmok, eta datorren asteazkenean joan beharko dute Madrilera, Auzitegi Nazionalera, deklaratzera.
Iazko urriko bigarren operazioaren ostean, sumarioari sekretua kendu zion Del Olmok, baina lau orri ixilpean laga zituen. Orri horiei sekretua kentzean inputatu ditu 'Egunkaria'-ko hiru langile horiek.
'Egunkaria'-ren auzia
'Egunkaria'-ko beste hiru langile inputatu ditu Del Olmo epaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu