'Egunkaria'-ren aldeko ardo dastaketa jendetsua egin dute Azpeitian

2009ko azaroaren 21a
19:31
Entzun
Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) antolatuta, Egunkaria-ren aldeko ardo dastaketa egin dute gaur han. Hainbat lagun izan dira ardoa dastatzen; tartean, Txema Auzmendi auzipetua. Aurreikusi baino jende gehiago izan da, basoak xahutu egin direlako.

Egunkaria auzia babesteko bonoak eta elastikoak ere saltzen aritu dira kazetako azpeitiar langile ohiak. Ardoa ateratzen Egunkaria-ren aldeko kamisetak jantzita aritu dira herritarrak eta udal ordezkariak.

Guztira 28 upategik hartu dute parte eta Nafarroako, Arabar Errioxako eta Errioxako upategietako 38 ardo desberdin dastatzeko aukera izan dute. Ardo ostuez gain, janari postua ere jarri dituzte. Herriko lau gaztagilek postua jarri dute esaterako, eta Gernika-Lumoko (Bizkaia) piper erreen pintxoak jateko aukera ere izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.