EH Bilduk dio "erokeria" litzatekeela Lopez Peñaren hilotzaren harrera ikertzea

2013ko apirilaren 13a
11:59
Entzun

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak Radio Euskadin adierazi du "erokeria judiziala" litzatekeela Xabier Lopez Peñaren hilotzari egindako harrera ikertzea.

Maeztuk gaineratu du "erakunde publikoen eskuetan" hildako pertsona bat izan dela Lopez Peña, eta "azkena" izan dadin espero du.

Atzo egindako harreran delitua egin izana posible zela esan zuen Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak: "Litekeena da terrorismoa goratu izana". Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok, ekinaldiari buruzko txostena egiteko agindu zion Espainiako Poliziari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.