Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta Sorturen presidenteak haserre hitz egin du atzo EAJk aitortu zuelako EAEko estatutu berriaren testu artikulaturik ez dela izango. Herritarrei "iruzur" egin diela esan du, hauteskunde propgraman jasotzen zuten ekimena ez baitute aurrera eramango. Horrenbestez, iragarri du autogobernu taldetik "hanka bat kanpo" daukala EH Bilduk.
Arraizek zehaztu duenez, ez dute EAJren hauteskundeetarako interesen aldeko tresna batean parte hartuko.
Hala ere, Arraizen irudiko, borondate politikoa egonez gero badago denbora testu bat adostu eta hori herritarrei aurkezteko. Helburu horrekin ekimen bat aurkeztuko dute Eusko Legebiltzarrean.