Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizeko EH Bilduko hautetsiak salatu du Ayudas+Justas plataforma zabaltzeko ari dela udal langileak erabiltzen. Esan du udaletxeko sarrean dauden udaltzainei bere kabineteko jendearen kontaktuak eman dizkiela Marotok, inork plataformaren inguruan informazioa eskatzen badu, eurengana bideratzeko. Berehala hori geratzeko eskatu du.
"Udaltzainak udal langileak dira, eta esaten dietena egiten dute. Hori da larriena. Onartezina da udal langileak eta baliabide publikoak erabilatzea alderdi batek bultzatutako ekimen bat bultzatzeko", salatu du ohar batean Lopez de Aberasturik. Hori eginez gero, hirian dauden beste plataformekin ere gauza bera egin beharko litzatekeela eskatu du. "Horrek frogatzen du sinadura bilketa PPren hauteskunde interesen mesedetan egin dutela".