EH Bilduk Sanchezen inbestiduraren aurka bozkatuko du

2016ko otsailaren 29a
12:14
Entzun

EH Bilduk ez du Pedro Sanchez PSOEko presidentegaiaren hautagaitza babestuko. Hala iragarri du Marian Beitialarrangoitia koalizio subiranistako diputatuak: "Aldaketa bat eszenifikatzeko negoziaketa batzuen aurrean gaude, baina guztiaren atzean betikoa dago, egungo estatu eredua mantendu eta status quo-a sendotu".

Beitialarrangoitiaren esanetan, EH Bilduk "behin baino gehiagotan azaldu du aldaketaren aldeko jarrera eta benetako aldaketa batean aurrean laguntzeko prestutasuna", baina ohartarazi du "aldaketa erreal bat bultzatzeko gutxieneko baldintza batzuk" bete behar direla. "Euskal agenda" jarri du mahai gainean: euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen aitortza, "salbuespen neurriak" amaitzea, kartzela politika aldatzea, eta "azken urteetan herritarrei lapurtutako oinarrizko eskubide sozial eta laboralak berehalakoan itzultzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.