EHAK ilegalizatuz gero Legebiltzarrak Atutxaren ildoa jarraitzearen alde dago Urkullu

2008ko otsailaren 2a
13:42
Entzun
spainiako Auzitegi Gorenak EHAK legez kanporatu eta haren Eusko Legebiltzarreko taldea, Ezker Abertzalea, desegiteko eskatzen badu Atutxak hartutako ildo jarraitzearen alde agertu da Iñigo Urkullu EAJko presindetea. Batasuna legez kanporatu zutenean Legebiltzarreko presidente zen Juan Mari Atutxak ez zuen onartu SA Sozialista Abertzaleak desegitea, parlamentuko araudiak hartarako aukerarik ez ziola ematen argudiatuta. Duela egun batzuk erabaki hori dela medio zigortu egin ditu Gorenak Atutxa eta garai hartan Legebiltzarreko Mahaiko idazkari ziren Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB).

"Ez zen izan [Atutxarena-eta] pertsonen jokabide bat, instituzio batena baizik", azpimarratu du Urkulluk etorkizunean ere ildo beretik jarraitu behar dela argudiatzeko. "Erakunde burujabe bati buruz ari gara, euskal herritarren borondatearen adierazpen gorenari buruz. Eta esaten dugunean Zuzenbide Estatuaneta botere banaketan sinesten dugula, esaten ari gara Botere Legegilea -Eusko Legebiltzarra, kasu- dela bere burua arautzeo eta antolatzeko gaitasuna duena".

EHAKren taldea desegiteko agindua jasoz gero erabakia Mahaiak hartu ordez Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak hartzearen alde egin du Urkulluk, egunotan hirukoak agertu duen irizpidearekin bat eginez. Bide hori hautatuko balitz legebiltzarkideen erdia zigor dezaketela badakiela agertu du Urkulluk, baina halakorik gertatuko balitzEspainiako Justiziaren errua litzatekeela iritzi dio. Hain zuzen ere, "justiziak politikan esku-hartzeak eragindako okerra"litzatekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.