EHAK-ren ustez, Jaurlaritzak "helburu politikoekin indarkeria erabiltzen du"

2007ko otsailaren 27a
13:24
Entzun
EHAK-k uste du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria dela larunbateko liskarren erantzulea, "ertzainen buruzagi nagusia delako" eta, hori dela-eta, hark Eusko Legebiltzarrean hitz egiteko eskaera egingo dute, gaur Julian Martinez legebiltzarkideak esan duenez.

"Bi urte damaratzagu Legebiltzarrean Gobernuko kideen aldetik indarkeriarik ezaren lezioak entzuten, baina Ertzaintzak Bilbon izandako jokabidea dela-eta ez dago zalantzarik beraiek [Jaurlaritzakoak] direla indarkeria erabiltzen dutenak helburu politikoekin", iritzi dio Martinezek. "Manifestarien artean ahal den minik handiena egitea zuten helburu", eta erabaki hori "EAJren zuzendaritzan" hartu zela uste du. "Ezker abertzalea jokoz kanpo uzteko lehentasuna daukate".

EHAK-k elkartasuna adierazi du Bilbon "ertzainen kargagatik" zauritu ziren guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.