Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, EHAK Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren zerrendak "hasieratik" izan dituztebegiradapean, baina ez dute hautagaitza horiek inpugnatzeko arrazoirik aurkitu. "Lehen unetik aztertu genituen, eta ez genuen Batasunaren jarraipen izan zitekeelakoan inpugnatzeko arrazoirik atzeman", esan du.
Nolanahi ere, Espainiako Fiskaltzaren eta Estatuko Zerbitzu Juridikoaren iduriko "ezusteko elementurik egongo balitz"horren arabera eta zuzenbidearekin bat etorriz jokatuko litzatekeela.
EAE-ko hauteskundeak
EHAKren hautagaitza inpugnatzeko arrazorik ez dutela aurkitu esan du Espainiako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu