EHNE nekazari sindikatuaren iduriko ganadu inportazioaren ondorio da Euskal Herrian mingain urdinaren gaitza agertu izana. Mikel Cormenzana EHNEko zuzendaritzako kideak agertu duenez, Europako hainbat lekutan -Polonian, Hungaria eta Errumanian, kasu- endemikoa da eritasun hori, eta handik behiak eta ardiak "kontrol zorrotz eta egokirik gabe" inportatu izanak ekarri du gaixotasuna.
Cormenzanak mingain urdina iritsi izana deitoratu du, abeltzainek aurrera egiteko lehendik zituzten zailtasunak areagotu egingo dituela uste baitu.
EHNEren arabera, ganadu inportazioak "kontrol zorrotz eta egokirik gabe" egin izanak ekarri du mingain urdinaren gaitza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu