EHUk bertan behera utzi ditu gaur Leioako kanpusean egin behar ziren azterketa guztiak

2006ko urtarrilaren 27a
12:58
Entzun
Elurraren ondorioz jende asko ezin iritsita geratuko dela eta, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak gaur Leioako kanpusean egitekoak ziren azterketak bertan behera uztea erabaki du. Hasiera batean, Zuzenbide Fakultatearen Leioako ordezkaritzak neurri hori ez hartzea erabaki du, baina, azkenean, etsaminak bertan behera utzi dituzte han ere.

Halaber, data zehatzik gabe atzeratu du Juan Antonio Gonzalo Gonzalez Honoris Causa doktore izendatzeko ekitaldia.

Eskoritzako (Gipuzkoa) Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, berriz, gaur ez dela eskolarik izango jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.