Ehunka lagun bildu ziren atzo Langraizko espetxe aurrean, gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko

2008ko abenduaren 29a
13:02
Entzun
Gaixotasun larriak dituzten presoak aska ditzatela eskatuz, ehunka lagun elkartu ziren atzo Langraizko (Araba) espetxearen aurrean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) deitu zuen ekimena. Hamar dira gaixotasun larriekin espetxeetan preso dituztenak, AAMren arabera, "eta hiru dira kalean preso dituztenak".

"Egoera gogorra da espetxeetan. Oso gogorra. Azken aste eta hilabeteotan behin eta berriz errepikatzen ari gara errealitate krudel honen adibideak zein diren: gaixotasun larriak dituzten presoak, biziarteko zigorra, isolamendua eta bakartzea, sakabanaketa, oinarrizko eskubide ororen jazarpena. Hori da errealitatea, eta errealitate horri aurre egitea dagokigu guri, euskal herritarroi", dio AAMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.