Ehunka preso ohik babesa agertu diote EPPK-ko kideen ekimenari

2011ko abenduaren 12a
15:14
Entzun

Preso egondako 400 lagunek babesa agertu zioten atzo EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko preso bakoitzak Euskal Herriratzeko eskaera aurkezteko iragarri duen ekimenari. Preso ohiek konponbide demokratikoaren aldeko apustua berretsi zuten atzo Azpeitian (Gipuzkoa) egindako agerraldian, eta euskal presoak etxerako beharra azpimarratu zuten, espetxe politika "errotik" aldatu behar dela esanez.

Errepresioaren aroa gainditu behar dela esan zuten preso ohiek, eta horrek euskal presoen etxeratzea ekarri behar dutela gaineratu zuten: "Hori da guk amnistia bezala ulertzen duguna", adierazi zuten. Presoak etxeratzeko herri mobilizazia beharrezkotzat jo zuten eta horregatik Egin Dezagun Bideak urtarrilaren 7rako deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu zuten, iraganaren eta geroaren arteko marra ezarriko duela aurreratuz.

Ares, uzkur

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak presoetaz hitz egin zuen atzo, eta ezker abertzaleari "inor ez engainatzeko" eskatu dion, eta presoak "bergizarteratzeko modu bakarra" banakako eskaerak izango direla esan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.