Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) "larritzat" jo du, atzo, Espainiako eta Frantziako poliziek hamabi herritar atxilotu izana. Gogorarazi du, atxilotuetako hiru kolektiboko kideak direla:Eloy Uriarte, Anjel Iturbe eta Jose Roman Badiola.
"Estatu frantsesak kide hauen izaera politikoa" ukatzen duen arren, hiruek, "Euskal Herrian normalki bizitzeko apustua" egin dutela eta abiatzekoa den prozesuan parte hartzeko erabakia ere hartu dutela azpimarratu du EIPK-k.
Atzoko atxiloketak, EIPK-k azaldu duenez,"bizi dugun egoeran" are larriagoak dira eta "zoritxarrez" ez dira azken urteetako bakarrak. "Munduan zehar 2000 euskal iheslari egoteak gatazkaren izaera politikoa frogatzen du", azpimarratu du kolektiboak ohar batean. Eta hori da hain zuzen EIPKren ustez, Frantzia eta Espainia gogaitzen dituena.
Politika
EIPK-k gogor salatu ditu atzoko atxiloketak, tartean kolektiboko hiru kiderenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu