EIPK-k iheslari politiko izaera onartzeko eskatu dio Frantziari

2006ko uztailaren 1a
19:35
Entzun
Une politiko berriaren irakurketa egin du gaur EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, Arrantzolan (Arbona, Lapurdi). Egoera berria "aukera eta arriskuz" beterik dagoela iritzi dio EIPK-k. Hala ere, Xabi Perez Susperregi eta LoreaZeziagak azpimarratu dute egoera berria "borrokaren lorpena" izan dela. Azken hilabeteetan kolektiboaren aurka izandako erasoak aipatu dituzte eta Frantziari iheslari politikoen izaera onartu dezala eskatu diote.

EIPK zain egon da euren iritzia plazaratzeko. Prozesuari sostengua agertu diote baina hala ere, zuhur agertu dira. Egoera berriak "aukerak eta arriskuak" izango dituela azaldu dute eta azken hiru hilabeteetan kolektiboak jasan dituen erasoak aipatu dituzte.

Etorkizunean ere "errefuxiatuak truke edo txantaia gisa baliatzeko tentazioa" izango dela nabarmendu dute. Adibide gisa azaldu dute jende multzo baten aurka prestatzen ari diren extradizio eskaera. Hori dela-eta, "salbuespen neurri guztiak kentzeko" eskatu dute, bestek beste, estradizioak eta asignazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.