Europako Batzordea prest da turkiarrei EBn bisarik gabe sartzen uzteko, beti ere, hark aurretik jarritako hainbat baldintza betetzen baditu, besteak beste, ustelkeriaren aurkako neurriak hartzea.
Dena den, batzordeak egin duena proposamen hutsa da oraindik. Indarrean sartuko bada, estatu kideek eta Europako Parlamentuak onartu behar dute.