Gaur eguerdian egingo da arratsalderako saikapen probarako zozketa. Erabakigarria izan daiteke, izan ere ekaitz arriskuaz ohartarazi dute metereologia zerbitzuek gaur arratsalderako Donostian, eta azkena ateratzen denak agian itsaso zakarragoari egin beharko dio aurre. Euskalmeten itsasbasterreko iragarpenak ondokoa dio: "Haizea arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da, 3ko indarra izango du, eta itsaskirria eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu". Itsasgora gaur arratsaldean 17:37ean izango da, sailkapen proba hasi baino minutu batzuk lehenago.
Ekaitz arriskua dela eta, eguerdiko kaleen zozketa erabakigarria izan daiteke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu