Hernanin eta Urnietan (Gipuzkoa) gazte batzuen aurkako polizia operazioaren amaieran Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak autoan Ekaitz Telleriaren bilatze eta atxilotze agindua eman zuen, eta gaur atzeman dute Telleria.
Gaztea bera joan da gaur Auzitegi Nazionalera, abokatuarekin. Garzonek deklarazioa hartu dio eta espetxeratzea agindu du.
Martxoaren 31n egin zuen operazioa Espainiako Poliziak, Garzonek aginduta. Txaber Zabaleta, Asier Olano, Aitzol Arrieta, Egoitz Balerdi, Eki Oñate, Jon Ezeiza, Mikel Gartzia eta Iñigo Alzelai atxilotu zituzten. Alzelai libre utzi zuten -torturak salatu zituen- eta Zabaleta asteartean geratu zen aske, bermepean.
Gipuzkoan "azken hilabeteetan egindako kale erasoekin zerikusia izatea" leporatu zien epaileak, baita Segi gazte erakundeko kide izatea ere.
Ekaitz Telleria atzeman dute, auzitegian bera aurkeztu ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu