Hauek dira Barack Obamaren presidente kargu hartzeko eguneko ekitaldi nagusiak:
- Zehaztu gabeko ordua. Presidente hautatua, Barack Hussein Obama, presidenteorde hautatua, Joe Biden, eta haien emazteak, Michelle LaVaughn Robinson eta Jill Tracy Jacobs, Saint John Eliza Episkopaliarrera joatekoak dira, meza entzutera.
- 09.55ak (15.55ak Euskal Herrian). George W. Bush jarduneko presidenteak eta bere emaztea, Laura Lane Welchek Etxe Zurian hartuko dituzte Obama eta honen emaztea.
- 10.05ak (16.05ak Euskal Herrian). Bushek eta Obamak Joseph Bidenekin eta Kongresuko kideekin gosalduko dute.
- =b11.30ak (17.30ak Euskal Herrian). Inbestidura ekitaldiaren hasiera, Kapitolioko eskaileretan. Honako ekitaldiak izango dira:
- San Franciscoko Abesbatzaren emanaldia.
- Dianne Feinsteinek ekitaldi hasiera ofiziala egingo du.
- Rick Warren artzain protestanteak hitz batzuk esango ditu.
- Aretha Franklinek kantatuko du.
- Joseph Bidenek presidenteorde karguaren zina egingo du.
- Itzhak Perlman bibolin jotzailea, Yo-Yo Ma biolontxelo jotzailea, Gabriela Montero piano jotzailea eta Anthony McGill klarinete jotzailea ariko dira.
- Obamak presidente karguaren zina egingo du, AEBetako Auzitegi Goreneko presidente John Robertsen aurrean. Inbestidura hitzaldia irakurriko du jarraian.
- Elizabeth Alexanderrek olerki bat irakurriko du.
- Joseph Lowery artzain protestantearen bedeinkazioa.
- God Bless America (Jainkoak Amerika bedeinka dezala) AEBetako himnoa kantatuko dute.
- 13.00ak (19.00ak Euskal Herrian). Barack eta Michelle Obamak Kongresuko kideekin hamaiketakoa hartuko dute Kapitolioan.
- 13.20ak (19.20ak Euskal Herrian). Bush Andrews Aire Basera joango da, agur esateko eta Texasera hegan egiteko, bere etxera.
- 14.30ak (20.30ak Euskal Herrian). Desfilea Kapitolioaren eta Etxe Zuriaren artean.
- 19.00ak (01.00a Euskal Herrian). Inaugurazio jaialdiak Washingtonen. Dantzaldietako batzuetara joango dira presidente berria eta bere emaztea.
Ekitaldi nagusien egitaraua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu