Batasuna

Ekitaldia debekatzeak Batasunaren iritzia zein den jakitea galarazi du EAJren ustez

2006ko urtarrilaren 18a
16:15
Entzun
Josu Jon Imaz EAJko EBBko presidenteak "oso albiste txarra" iritzi dio Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hartutako erabakia. Batasunak datorren larunbatean, hilak 21, BEC-en egin asmo zuen ekitaldia debekatzeko erabakia hartu zuen atzo, besteak beste, Grande-Marlaskak. Imazen iritziz "arrazoi politikoek bultzata" aritzen diren sektore judizialek Batasunaren iritzia zein den jakiteko aukera galarazi dute. Imazen ustez, Batasunak "demokraziaren onarpenean" urratsak eman zitzakeen BEC-eko ekitaldian eta indarkeria arbuiatu.

Era berean, Imazek iragarri du EAJ Batasunarekin bilduko dela BEC-en egin asmo zuen apustuaren berri jakiteko. EBBko presidentearen hitzetan Grande-Marlaskak bilera hori ez galarazteko "Baionara edo beste edonora" joan behar badute ere, Batasunak bide politikoaren aldeko apustua egiteko asmoarik ote zuen eta ETAri indarkeria uzteko eskatuko ote zion jakin nahi du EAJk.

"Batasunaren jarrera argia nahi dugu indarkeriaren amaiera eskatuz. Hori gertatzen bada itxaropentsua izango da", adierazi du Imazek. EBBko buruaren ustez Batasunak "aukera paregabea du argi eta garbi politikaren alde jartzeko". Imazen ustez, Espainiako Auzitegi Nazionalek ez dio "ekarpenik egiten elkar bizitzari" eta bai ordea "euskal gizartearen etsipenari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.