Ekologistak Martxan taldeak bat egin du grebarekin eta mobilizazio sozialera deitu du

2012ko martxoaren 23a
13:29
Entzun

Ekologistak Martxan taldeak bat egin du greba orokorrarekin eta mobilizazio sozialera deitu ditu herritarrak.

Erakunde ekologistaren ustez, deialdiak nahikoa arrazoi ditu: lan baldintza eta eskubideen muturreko debaluazioa, murrizketa sozialak, bankuei laguntzak, ingurumen araudiaren debaluazioa, eta abar. Taldearen esanetan krisiaren kontra onartzen eta aplikatzen ari diren neurri horiek "bidegabeko aberastasuna eskualdatzen jarraitzen dute", klase herrikoienengandik aberatsenengana. Hala, gizarte eta genero desberdintasun "are sakonagoak" eragin eta ingurumena "ekonomiarik suntsitzaileenaren" zerbitzura jartzen da, Ekologistak Martxanen arabera.

Erakundearen iritziz neurri hauek ez dute arazoa konpontzen; "ezin da munduan dagoen zorra ordaindu, ez baitago ordainketari eutsiko dion oinarri naturalik". Greba deialdia ingurumenarekiko etengabeko gehiegikeriak eta iragarritako ingurumen legeriaren kontrako murrizketak salatzeko ere baliatu nahi du taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.