Ekonomia sustatzeko erabakiguneak eztabaidatik kanpo uztea salatu du EH Bilduk

2013ko maiatzaren 15a
17:02
Entzun

Datorren asteartean, Iñigo Urkulluk deituta, alderdien mahaian bilduko dira alderdi politikoetako ordezkariak, baina krisi ekonomikotik ateratzeko eztabaidak ezluke hor izan behar, Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkidearen ustez, Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean baizik.

Defizitaren malgutzeak eragingo lukeen zorpetzeko ahalmena erabili beharko balitz "prest" legokeela esana dauka, baina larrialdi plan batean erabili behar dela berretsi du, ez dela argazkietarako unea edota obra atzeratuak bukatzekoa. "Eredu sozial berri baterako urratsak" egin behar direla eta hori eragile guztien arteko kontua dela.

Krisi ekonomikotik ateratzeko EH BIlduren larrialdi planak lau zutabetan du oinarria. Ezinbestekoa ikusten du, lehenik eta behin, justizia sozialean oinarritutako politika fiskal berria egitea eta, bitartean, zorpetze publikoa erabiltzea. Murrizketa sozialak, bestalde, ez dira krisitik ateratzeko irtenbidea. Horiek moztu eta alternatibak sortu behar direla uste du, eta, azkenik, horiek denak bilduko lituzkeen eredu sozioekonomikoa eraikitzeko eta enplegua sortzeko plan integrala egitea proposatuko dio Urkulluk deitutako mahaiari.

Ezer berriari erreparatu beharrean "betiko errezeta" erabiltzen ari da, ordea, EAJ, EH BIlduk salatu duenez. "Politikak eta ereduak aldatzeko borondaterik ez dutela adierazi dute behin eta berriz, eta Madrilekiko menpekotasuna". Horrekin adierazi du "burujabetza ariketa minimo bat egiteko asmorik ez dutela. [...] Non dago gure politikak eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea?".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.