Joseba Villarreal ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunak kritikatu egin du Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarteen gaineko %28ko zerga tasa onartu izana -%32,5ekoa zen lehen-, "Gipuzkoak aldaketarekin 116 milioi euro gutxiago bilduko dituelako".
Herrialdeko Foru Aldundiaren gizarte politika salatu du gaur ELAk, Donostian, Aldundiaren aurrean elkarretaratzea eginda. Han izan da, besteak beste, Adolfo Muñoz sindikatuko idazkari nagusia, baita Villarreal bera ere.
PPren abstentzioari esker atera dute Batzar Nagusiek gaurko neurria aurrera. "Gai gutxitan egiten du EAJk eta EAk PPrekin batera, baina jateko kontuetan ados dira", adierazi du ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunak. "Ikusten da langileak ez direla garratzitsuak Aldundiarentzat".
ELA: "Gipuzkoak aldaketarekin 116 milioi euro gutxiago bilduko ditu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu