ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek aurten bertan egin izan dute beste ekimen bateratu garrantzitsurik. Gaurkoa laugarrena izan da.
Greba orokorra. Maiatzaren 21ean Hego Euskal Herrirako greba orokorra antolatu zuten, "bestelako eredu sozio-ekonomikoaren alde". Jarraipen handia izan zuen.
Dekalogoaren aurkezpena. Irailaren 15ean “krisia gainditzeko” dekalogoa aurkeztu zuten, eta mobilizazioak egin zituzten hurrengo egunetan Donostian, Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Nafarroako Parlamentuaren aitzinean.
=b'Askatasunaren alde' nazio manifestazioa.=b Urriaren 17an, eurek deituta, manifestazio nazional erraldoia izan zen Donostian, Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean, Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste zortzi lagunen atxiloketak salatzeko. “Irtenbide demokratikoa” aldarrikatu zuten. (Bideoak BerriaTBn: deialdia eta agiria eta manifestazioa).
Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren aurka. Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren kontrako manifestazioa egin dute gaur, Gasteizen.
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruren aurtengo laugarren ekimen bateratu garrantzitsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu