ELAk "ahal duen guztia" egingo du soldatak krisiaren eraginaren pairatzaileak izan ez daitezen

2008ko urriaren 20a
18:21
Entzun
ELAko idazkari nagusiaren ondoko Adolfo Muñozek adierazi du bere sindikatuak "ahal duen guztia" egingo duela soldatek krisia paira ez dezaten eta enpresariei dirua "oparitzen" dien zerga-politikari aurre egiteko. Haren esanetan, langileen soldatek ez dute "inolako erantzukizunik" krisian.

Sindikatuaren datuen arabera, lan-errentek aberastasunean parte-hartzea galdu dute azken urteotan. Haiek diotenez, soldatapekoen ordainak BPGren %52,3 izatetik %48,2 izatera jaitsi dira 1993tik. Era berean, lan-errenten parte-hartzea 1993koa izan balitz, soldatapeko langile bakoitzak 3.256 euro gehiago irabaziko lituzke.

Gainera, ELAk gogor kritikatu du Euskal Autonomia Erkidegoko politika "neoliberala". Haren iritziz, ekonomian politikarien "ezinbesteko laguntza" jaso dute, "kapitalaren nahiei men egin baitiete gertatu dena gertatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.