ELAk atxikimendua adierazi dio larunbateko manifestazioari

2007ko martxoaren 6a
17:53
Entzun
18/98+ taldeak manifestazioa antolatu du larunbat honetarako (Bilbon izango da) eta ELAk atxikimendua adierazi dio. ELAren ustez, 18/98 epaiketak "agerian utzi ditu Espainiako Zuzenbide Estatuaren gabeziak, oinarrizko eskubideak zapaldu direlako". Sindikatuak dio "jarduera demokratikoak, ekintza terrorista bezala" hartu izan dituztela.

ELAk bere afiliatuei Bilboko manifestaziora joateko dei egin die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.