Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta, ELAk dio ohartu dela bere zenbait afiliatu sindikatu horren siglez "baliatzen" ari direla "helburu alderdikoiekin", eta ohartarazi die "hori berariaz debekaturik" dagoela ELAko estatutuetan, gorago aipatu den bezala.
Sindikatuko zuzendaritza harremanetan jarri da afiliatu horiekin, barne-arauaren debekua jakinarazteko, eta ELAren siglak asmo horiekin gehiago ez erabiltzeko eskatuz. "ELAk betidanik eman dio berebiziko garrantzia aldi berean kargu sindikala eta politikoa ezin izateari, eta inor ez baliatzeko ELAren siglez hauteskunde orokorren tirabiretan. Gure artean ezaugarri hori urteetan berezko ikurra bilakatu da gaur egunera arte eta, hemendik aurrera ere, balore hori babesten konprometiturik gaude".
ELAk bere afiliatuei ohartarazi die ez erabiltzeko sindikatuaren siglak "helburu alderdikoiekin"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu