ELAk atzo, Batasunaren kontrako operazioa salatzeko, elkarretaratzea egin zuen Abertzale eta langile garelako, ez gaude ados lelopean, eta bihar, gaurko atentatua dela-eta, berriro egingo du elkarretaratzea, lelo berarekin.
Atentatua gaitzetsi du ELAk, eta ETAri "borroka armatuaren estrategia utz dezala" exijitu dio, "elkarbizitzaren" aurka egiten duelakoan. "Indarkeriak eta koakzioak ez dute tokirik gure gizartean".
ELAk, duela hamar urte Gernikako Estatutua "hiltzat" jo zueneko urteurrena dela-eta, manifestazioa antolatua zuen, baina ez du egingo; gaurko atentatuaren kontra agertzeko elkarretaratzea egingo du.
ELAk elkarretaratzea deitu du biharko, atzoko lelo berarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu