"Aste latza izan da eskubide zibil eta demokratikoentzat". Hala dio ELAk ezker abertzaleko erakundeen legez kanporatzeez eta, protesta gisa, elkarretaratzea egingo du Bilbon datorren asteazkenean. Bilbon egingo du, 11:00etan, Moyua plazan, Gobernu Zibilaren parean.
"Arbuiatu egiten dugu eskubide demokratikoak horrela urratzea", esan du ELAk, oharrean. "Guztiz eraso larria da. Hau ere espero izatekoa zen arren, ez da horregatik arintzen Espainiako Estatuko botere-egituren gabezia demokratiko nabarmena".
Legez kanporatzeak sektore politiko baten adierazpideen kontrakoak direla irizten dio sindikatuak, eta arlo horrek "zilegitasunez" dauzkala milaka herritarren botoak. "Ondorioz, joera politiko bat bizitza politiko normaletik baztertuta geratzen da. Nahikoa agerian dago ere sententzia horiek izan duten bultzada politikoa, eta datozen [EAEko] hauteskundeetarako kalkulu jakin baten ondorio direla".
ELAk elkarretaratzea egingo du asteazkenean, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu