ELA sindikatuak larunbatean Donostian herriko tabernen alde egingo den manifestaziora joateko deia egin du. Adolfo Muñoz idazkari nagusiaren esanetan, "legezko berniza" eman dioten "ondareen konfiskatzea" da 107 egoitza eta tabernen kontra Espainiako Auzitegi Gorenak emaniko azken ebazpena. Ebazpen juridikoa "erabaki politiko bat" dela esan du, "erakunde independentistak higatzeko".
Ebazpen horrek langile asko lanik gabe utziko dituela nabarmendu du Muñozek.