Elkarretaratzea bihar 12:00etan Donostian

2010eko urtarrilaren 28a
14:17
Entzun
Egunkaria-ren epaiketaren aurkako beste elkarretaratze bat egingo dute bihar: Donostian, Bulebarrean, 12:00etatik aurrera. Egunkaria libre! lelopean izango da, Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak deituta, eta deialdia irekia da.

Irailaren bukaeratik egin dituzte bilkurak, astero. Hainbat arloko eragileek adierazi dute auzipetuekiko elkartasuna.

Zigor eskaerak

Zigor eskaera hauek egin dituzte Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek.

Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.

Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).

Fiskalak eta defentsak absoluzioa eskatu zuten atzo berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.