Elkarretaratzera deitu dute gaurko

2016ko uztailaren 30a
10:40
Entzun

Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, Emakundek "gaitsezpena eta salaketa" azaldu ditu, baita doluminak eta bere babesa ere emakumearen familiari eta ingurukoei.

Emakundek herritarrei dei egiten die emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten, "jarrera aktiboa"" izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarriren" aurrean, eta gogoratu du era honetako indarkeria "emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena" dela.

"Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin" lortuko da, Emakunderen iritziz, emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak parte hartuko du bihar Bilboko udaletxearen aurrean 11:00etan egingo den elkarretaratzean, eta dei egiten die hiritarrei antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzera.

Bilboko Udalak adierazpen instituzional bat plazaratu du emakumearen hilketaren harira. Gertatutakoa salatu, eta samina adierazi die senideei. Halaber, Bilboko herritarrei gogorarazi die "milaka emakumerengan eragina duten horrelako gertaerak" ez daudela urrun ez "gizartetik ezta eguneroko bizitzatik" ere: "Aranzazuren heriotza genero-indarkeriaren adierazpide larriena da, baina eraso horiek egunero agertzen dira beste jarrera eta adierazpide askoren bitartez, eta horiek guztiak ere salatu eta gaitzetsi beharrekoak dira".

Bizkaiko Foru Aldundiak "irmo" gaitzetsi du hilketa, eta dei egin die herritarrei udaletxean egingo duten elkarretaratzera joatera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.