Bihar Aralarko Gipuzkoako zerrendaburu eta legebiltzarkide Aintzane Ezenarrori eginiko elkarrizketa irakurgai egongo da BERRIAn. Oihana Elduaien kazetariari eskainitako elkarrizketan Getariako (Gipuzkoa) politikari eta kazetariak nabarmendu du "ezin" dela indar metaketarik egin "batzuek indarkeria erabiltzen badute".
Abertzaleen arteko elkarlanerako deia egin du Ezenarrok, eta egoeraren larriaz ohartarazi du: "Erabakitzeko eskubidearen aldekook edo elkarrekin egiten dugu, edo bestela gureak egin du".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Aintzane Ezenarro: "Ezin da indar metaketarik egin batzuek indarkeria erabiltzen badute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu