Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren ustez, "Edo abertzaleen arteko akordio bat lortzen dugu, edo egoerak txarrera egingo du". BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.
Hona hemen Urizarren beste esan batzuk:
- "Kongresuan ikusi da jendea ikuspegi kritikoarekin joan zela. Emendakin mordoa aurkeztu zen eta eztabaidatzeko gogoa zegoen. Baina eztabaida horretatik ateratakoa denok bultzatzeko gogoa dagoela argi ikusi da. Hori baikor izateko arrazoi bat da, azken urteetan hori ez dugulako argi izan".
-"Euskal gizartearen soziologia abertzale munduaren barruan gehiengo batek autodeterminazioaren aldeko apustu soberanista egiten du. Orduan, egin behar duguna da modu batera edo bestera hori atera".
- "Egin behar dugun lehen gauza da jendeari argi utzi zein den Eusko Alkartasunaren bidea, argi utzi orain mezu bakarra dagoela, azken urteetan egon diren barne borrokak bukatu direla, eta denok elkar lagundu behar dugula erakunde horiek berriz martxan jartzeko".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Pello Urizar (EA-ko idazkari nagusia): "Edo abertzaleen arteko akordio bat lortzen dugu, edo egoerak txarrera egingo du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu