Konponbide prozesua berriro abian jartzeko Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak atzo jarritako baldintzak murriztaileegiak direla iritzi dio Jose Elorrietako ELAko idazkari nagusiak. "Prozesu politikoaren aldiak eta mugak ezarri nahi ditu", azpimarratu du Radio Euskadinegin dioten elkarrizketan, eta muga horiek Espainiak Konstituzioan eta Alderdien Legean ezarri izana kritikatu du .
"Jarrera horrek [Zapaterorenak] erakusten du PP-PSOE itunaren muineko elementuak indarrean daudela, eta hori da Zapateroren kontraesan handienetako bat, eremu politiko berri bat zabaldu nahi baitu baina iraganeko tresnekin eta murrizketa handiekin", adierazi du.
Elorrieta: "Zapateroren planteamenduak murriztaileegiak dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu