Elorza: "EAJri interesatzen zaio gehien Batasunak hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez izatea"

2005eko otsailaren 3a
13:10
Entzun
Donostiako alkate eta PSE-EEko kide Odon Elorzak Radio Euskadin adierazi duenez, "EAJri interesatzen zaio gehien Batasunak hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez izatea". Elorzak gogor kritikatu du EAJren jarrera. "Batasunak egun dituen zazpi legebiltzarkideen banaketan EAJ da interes gehien duen alderdia. Hauteskundeak aurreratuta, Ibarretxek denbora gutxi utzi du Batasuna aurkeztu ahal izateko".Elorzaren ustez, "hauteskunde batzuk baina gehiago, Ibarretxeren eta bere Planeren inguruko plebiszitua izango da". EAEko hauteskundeei begira, PSE-EEren jarrera aldaketa eskertu du. "Pozgarria da PSE-EEk 2001. urteko estrategiari ezetz esatea. Hauteskunde horietan Nicolas Redondo Terrerosek Jaime Mayor Orejaren kandidatura babestu zuen gibeletik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.