Emakumezko bat hil da Gueñesen izandako auto istripuan

2008ko martxoaren 4a
18:52
Entzun
Emakumezko bat hil da eta beste hiru lagun zauritu egin dira gaur arratsaldean Gueñesen (Bizkaia) izan den auto istripuan. BI-636 errepideko 11. kilometroan izan da ezbeharra, Balmaseda (Bizkaia) aldera, lauretan. Hiru autok elkar jo dute, eta Ertzaintza istripua ikertzen ari da.

Orduantxe hil da emakumezkoa -F.G.P.-. Beste hiru lagunak erietxe batera eraman dituzte, arta ditzaten. Ez dute jakinarazi nolako zauriak dituzten.

Errepidea bi noranzkoetan ordubetean moztuta eduki du Ertzaintzak, eta bostak aldera ireki du errei bat.

Bi zauritu Beasainen eta Castejonen

Kamioi batek istripua izan du N-1 errepidean, Beasain (Gipuzkoa) parean, eta gidaria Zumarragako Ospitalera eraman dute zaurituta.

07:15 aldera gertatu da ezbeharra: kamioiak artaziarena egin du, eta errepidean trabeska geratu da Gasteiz alderako bidea eragozten. Ondorioz, sei kilometroko ilarak sortu dira Gasteiz aldera. Alboan beste karril bat ireki behar izan du Ertzaintzak ilara arintzeko.

Castejonen (Nafarroa) Tuterako (Nafarroa) bizilagun bat larri zauritu da 6:25ean izandako istripuan. N-113 errepidean izan da gertaera, 77,2. kilomeroan. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta Javier E.A. (47 urte) autoko gidaria Tuterako erietxera eraman behar izan dute, larri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.