Emakumezko presoek espetxeetan dituzten baldintzak salatu ditu Herrirak

2012ko martxoaren 8a
18:23
Entzun

Herrira mugimenduak Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten emakumezkoen bizi baldintzak salatu ditu, batez ere, espetxeak gizonezkoentzat diseinatutako zentroak direlako eta, ondorioz, emakumezkoen egunerokoa askotan "are gogorragoa" delako.

Zailtasunen artean, amatasun eskubideei lotutakoak aipatu ditu Herrirak, baita osasun zerbitzu egokia jasotzeko "trabak eta zailtasunak" ere. "Oso zaila da osasun zerbitzu egokia jasotzea mamografia bat egitean edo ginekologoarengana egindako bisitetan. Epeak, itxaronaldiak, atzerapenak edota intimitatearen urraketak ohiko elementuak dira", ohartarazi du.

Hala, martxoaren 25ean Bilbon eta hilaren 31n Iruñean egingo diren mobilizazioetan parte hartzera dei egin du, baita maiatzaren 19an Hego Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan burutuko diren ekimenetan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.