Emakunde, Arartekoa, Alternatiba eta Gipuzkoako Aldundia Jaizkibel Konpainiaren alde

2013ko irailaren 6a
16:44
Entzun

Emakundek, Arartekoak, Alternatibak eta Gipuzkoako Aldundiak atxikimendua adierazi diote Jaizkibel Konpainiari, eta igandean Jaizkibel babestera joango dira Hondarribira.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak adierazi du, emakumeek ospakizunetan parekidetasun osoz parte hartu ahal izateko, erakunde publikoek "neurriak" hartu behar dituztela. Alardea festa giroan eta errespetuz egingo dela espero du Landaidak eta urteroko gisan Emakundek publiko egin du, Jaizkibel Konpainiarekiko duen atxikimendua.
Landaidak argi adierazi du Alardearen gatazka, gizon eta emakumeen arteko parekidetasun arazoa dela. Parekidetasuna demokraziaren oinarrizko ardatza dela gogorarazi du, "erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dute, emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten, gizonek dituzten baldintza berberekin”. Tradizio guztiak, testuinguru jakin batean sortu zirela nabarmendu du Landaidak eta alde horretatik, garai berrietara egokitzea beharrezkoa dela uste du. “Festek ezin dute gizartean ematen den haustura instituzionalizatu eta normalizatu”. Hori ez gertatzeko; elkarrizketa, elkarlana eta akordioa ezinbestekotzat jo ditu.

Iñigo Lamarka, Arartekoak oharra kaleratu du igandeko desfilearen harira. "Euskal erakunde guztiei euren erantzunkizuna bete dezatela. Zalantzarik gabe, berdintasunarekiko konpromisoa azal dezatela" dei egin die. Oraindik ere Hondarribiko Alardean "konpondu gabeko arazo bat dagoela" salatu du, hain zuzen ere,  "pertsonen berdintasun-eskubidea urratzen" baita. Igandeko desfilean Arartekoaren ondokoa, Julia Hernandez Vallesen izango da eta beste hainbat erakunderekin batera Jaizkibel konpainia eta hura laguntzera joaten direnei babesa agertuko die.

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Laura Gomez Berdintasuneko zuzendaria buru dituen ordezkaritza bat urbilduko da baita Jaizkibel Konpainia babestera. Aldundiak, gogorarazi du euskal erakunde guztiek egiazko konpromisoa izan behar dutela Alardean berdintasuna izan dadin nagusi. Hori dela eta, Aldundiak herritarrei eskatu die joan daitezela Hondarribira eta egin dezatela txalo Jaizkibel konpainiaren alde.

Alternatiba alderdiak ere Jaizkibel konpainian desfilatzen duten gizon-emakumeak babestera joateko dei egin du. "Aurten hogei urte beteko dira emakume talde bat, jaietan parekidetasunez parte hartu ahal izatea aldarrikatzen hasi zenetik", gogoratu du Amaia Agirresarobek, Alternatibako bozeramaleak, eta leloa berreskuratzearen alde egin du: “benetako jai parte-hartzaileak, herrikoiak eta bazterkeriarik gabekoak eskatzen jarritu behar dugu”.

Bestalde gainera Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak aste honetan egindako adierazpenak onartezintzat jo ditu Agirresarobek, eta “urtero irailaren 8an gertatzen denak politikari matxisten erabakiekin dauka zerikusia”. Alternatibarentzat guztiz onartezina da “kargu publiko batek plastiko beltzena bezalako jarrera faxistak babestu, eta bermatzen jarraitzea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.