Duela bi urte Gasteizen ustez emaztea hil zuen gizonak, Victor Manuel Martinek, emakumeak gorputzean zituen ubeldurak Hiesaren aurka hartzen zituen sendagaiaren ondorioz sortzen zitzaizkiola adierazi du gaur bertan, Gasteizko Auzitegi nazionalean. Sendagai horien ondorioz txorabiatu eta lurrera erortzean ateratzen zitzaizkioa ubeldurak adierazi du.
Izan ere, gizonaren aurkako epaiketa gaur hasi da. Fiskaltzak eta bost akusazioek hilketagatik 20 urte eta fisikoki eta psikologikoki etengabe erasotzeagatik hiru urteko zigorra eskatu dute. Ahozko epaiketak beste egun bat iraungo du eta bihar epaiaren zain geratu daiteke.
Asuncion Villalba bi labankada jaso ondoren hil zen eta bere gizona ordu batzuk beranduago atxilotu zuten. Emaztea ustez erasotu zuen unean, drogaren efektupean zegoela argudiatu du Martinek.
emakumeen aurkako indarkeria
Emazteak ubeldurak sendagai baten ondorioz zituela dio ustezko hiltzaile batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu