Emilio Castillo (Irun, Gipuzkoa; 66 urte) presoa aske utziko dute gaur arratsaldean, bermepean. ETAren finantza sarearekin harremanak izatea leporatuta atxilotu zuten, eta urtebete eta lau hilabete egin ditu espetxean; Soto del Real eta Navalcarnero kartzelatan eduki dute, Espainian.
Defentsak hura aske uzteko eskaera egin zuen, eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hamabi mila euroko bermea jarri dio Castillori.
Emilio Castillo presoa libre utziko dute gaur, bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu