Elkarrizketatua

Eneko Compains

2018ko abuztuaren 22a
11:33
Entzun

Zuzenbidean doktorea da Eneko Compains Silva (Iruñea, 1981), eta, bere tesian, Venezuela, Bolivia eta Ekuadorko prozesu konstituziogileak alderatu zituen, 2016an. Gaur egun, Konstituzio Zuzenbideko eskolak ematen ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hainbat liburutan parte hartu du: besteak beste, Pablo Iglesiasek koordinaturiko Ganar o morir liburuan (Irabazi ala hil) eta iaz argitaraturiko Nazioarteko harremanetarako hamalau giltza-hitz lan kolektiboan agertu dira hark idatzitakoak. Horrez gainera, artikulu ugari ere plazaratu ditu hainbat agerkaritan.

Politikoki, Sortuko kidea da, eta, 2017an, alderdi politiko horretako Nazio Kontseiluko kide hautatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.