Epaileak aske utzi du Pello Alvarez, zaintza judizialaren pean

2008ko otsailaren 6a
14:10
Entzun
Laurence Le Vert Frantziako epaileak libre utzi du gaur, zaintza judizialaren pean, Pello Alvarez, Askatasunak jakinarazi duenez. Frantziako Poliziak astelehenean atxilotu zuen Hendaian (Lapurdi), etxean, ETArekin zerikusia duelakoan. Gaur arratsaldean zen pasatzekoa epailearen aurretik, Parisen, baina honek azkenean goizean hartu du. Alvarez etxera bidean da dagoeneko.

Andoaingoa (Gipuzkoa) da hura, eta lehen ere atxilotuta daude. Aske utzi zuten, gaixotasun larria duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.